GIJON 75 - JUARISTI ISB 72

Denboraldiko 3. porrota jaso zuen Juaristi ISBk larunbatean Gijonen eta oraingoan lidertza Burgoseko Tizonarek Hemen kronika eta jokaldirik onenak

Denboraldiko 3. porrota jaso zuen Juaristi ISBk larunbatean Gijonen eta oraingoan lidertza Burgoseko Tizonarek

Partida hasieran bi aldetan erroreak ziren nagusi baina Juaristik aurrea hartzea lortu zuen bostgarren minututik aurrera. Halere taldeak ez zuen ohikoa duen erritmoa lortzen eta Gijonek arazoak jartzen zizkion Juaristiri aldea lortzeko. Lehenengo laurdena 14-17 amaitu zen eta bigarrenaren hasiera bide berdinetik jarraitzen zuen, erritmo motelean eta alde txikiekin. Atsedenaldira 32-33ko markagailura iritsi ziren.

Hirugarren laurdenaren hasieran Gijongo taldea intensidade handiagoarekin atera zen eta lehenengo laurdenetik lehen aldiz lortu zuen markagailuan aurrea hartzea. Juaristik ez zuen erasoan asmatzen eta laister aldeak handitzen hasi ziren Gijonekoak, azken bi minutuetan 3 hiruko lortuta aldea 56-44ra handitzea lortu zuten. Juaristikoek susperraldia nahi zuten eta azken laurdeneko lehenengo jokaldian Lowranceren hiruko batek esperantzak eman zizkion baina berriz ere baloiak galdu eta jaurtiketetan huts egitearekin aldea mantendu zuen Circulo Gijonek. Azken bi minutuetan hainbat saskiratze sartuta Juaristi 4 segunduren faltan 3 puntura lortu zuen baina hurrengo baloia berreskuratzeko denbora amaitzear zegoen eta Lowrancen urrungo hirukoak ez zion luzapeneko aukerarik eman Juaristi ISBri.

Datorren igandean etxean jasoko dute Ponferradako taldea arratsaldeko 18tan Azkoitiko Elkargunean.