NAVARRA 66 - 82 JUARISTI

img

Iñaki Jimenezen taldearen 12.garaipena

Koparen asteburuaren ondoren ligara itzultzen zen Juaristi ISB Basket Navarraren kantxan, Arrosadian.

Partida hasiera berdindua joan zen eta Basket Navarrak Adrian Garciaren eskutik Juaristiren jaurtiketen hutsegiteak baliatuz lehenengo abantailak lortu bazituen ere Azpeitia-Azkoitiako mutilek 0-11ko partzial batekin laurdena 11-16 amaitzea lortu zuten. Bigarren laurdena Urolakoentzat izango zen Spencer Reaves eta Javaughn Powellen eskutik aldeak handitzea lortu zutelarik atsedenaldira 26-41 iritsteko.

Hirugarren laurdenaren hasiera garrantzitsua izango zen Nafarrak partidan sartzen ez uzteko baina hauek jaurtiketa libreak saskiratuz 8 puntura hurbiltzea lortu zuten. Une horretan Beñat Heviaren gidaritzapean, Hugo Bartolomé eta Ierai Azpitarteren jaurtiketekin eta Xabi Berazaren lanarekin guztien artean defentsa oso on bat eginez gureek hirugarren laurdena 42-59 amaitzea lortu zuten eta azkeneko laurdenaren une batzuetan 27 puntuko aldea lortu zuten ere. Azkenean Nafarrak inguratu ziren markagailuan baina ez zen beraientzat nahikoa izan Juaristiren talde lanari esker. .

12garren garaipena Iraurgikoentzat eta datorren astean Azkoitiko kiroldegian Moron de la Fronterako taldea jasoko dute.