ERROTAUNDI ISB talde berria osatua

img

Hurrengo denboraldian senior probintzial mailan jokatuko duten taldea osatu da jada. Denboraldi polit bat egiteko ilusioarenkin kantxaratuko dira taldeko 11 jokalariak.

Atzo ostirala, uztailak 18, osatu zen hurrengo denboraldian senior probintzilaean ERROTAUNDI ISB izenarekin parte hartuko duten mutilen taldea. Gogotsu eta ilusioz helduko diote erronka berri honi taldeko 11 jokalariek. Lan taldea osatua dago eta Azkoitiko festak bukatu bezain azkar ekingo diote hurrengo denboraldiko prestaketari, lagunarteko partidaren bat jokatzea ere espero dute.
Jarraian taldearen egitura:
Lehendakari: Iker Bueno
1º Entrenatzaile: Aritz Aldalur
2º Entrenatzaile: Iker Bueno
Jokalariak: Iñaki Aldanondo, Iñaki Hernandez, Ander Arruti "Oriyo", Jon Ibarzabal, Aritz Urbizu, Aitzol Kortajarena, Luis Agirre, Xuban Uranga, Iker Bueno, Aritz Aldalur eta Iban Sudupe.

Etxean jokatu behar dituzten partidetarako delegatua bakarrik falta da, baina hutsune hori betetzeko beharrezko pertsona berehala aurkituko dute, lasai ODRI, hi ez.