Lan Mobel ISB-ek lidergoan jarraitu nahi du partidurik galdu gabe Ferrol-en aurrean

  • EBA
  • 2008/10/03
  • Iraurgi SB
img

Bihar larunbatak 4, arratsaldeko 18:30tan Azpeitiko polikiroldegian, Lan Mobel ISBek liga EBA-ko A multzoko lidergoari eusten saiatuko da Ferrol talderan aurrean, hauek garaipen batez eta galduriko partidu batez datoztelarik.

Jon Txakartegik prest izango ditu Jorge Leon eta Aritz Martinez jokalariak, aste hasieran ez bait dira entrenatu gainuntzeko jokalariekin batera molesti batzuengatik. Bi jokalari hauen presentzia oso garrantzitsua izango da Marcos Sanesteban-en aurrean, zalantzarik gabe talde galiziarren jokalaririk hoberena.
J. Leon eta A. Martinezek aurreko bi jardunaldietako maila ona erakusten jarraitu beharko dute, eta Cavada-ren laguntzaz ahaleginak egin Sanesteban geldierazteko, jokaturiko bi partiduetan 40 puntu sartu bait ditu eta 20 errebote jaso, 20 eta 10eko media bat ematen diotelarik. Ez da kontuan hartu beharreko pibot bakarra izango kanpotarren aldetik, Armenio Pazos-ek 10 puntu eta 10 errebote lortu ditu partiduko. David Cela-k protagonismo gutxiago dauka fisiko aldetik, baina taldearentzat lan ugari egiten du.

Jokaturiko bi partiduetan, Ferrol-en puntu ahula hiruko jaurtiketak izan dira, lehen partiduan 0/15 egin zituztelarik eta aurreko astean 2/10, baina ezingo gara fidatu datu hauetaz, ez dadin gertatu gero egun ona dutela oraingoan.

Horreigatik, aipatu ditugun azpeitiko pibotek egin beharreko lanez gain, ezinbestekoa izango da kanpokaldeko zonako Igargutxi, Arcelus eta gainuntzekoen parte-hartzea, hauek bikain hasi bait dute txapelketa saskiratze ugari sartuaz, eta larunbatean markagailua hautsitzeko modu bat izan daiteke, honela bide batez garaipena eta lidergoa etxean geratuz.