Lan Mobel ISB-ek lidertzari eutsi dio garaipen borobil bat lortu ostean Ferrol-en aurka

  • EBA
  • 2008/10/04
  • Iraurgi SB
img
Ales Arcelus

Arazorik gabe gainditu zuen Ferrol C.B. taldea.

EBA ligan “A” multzoko lidertza babestu zuten Lan Mobel ISB-ko jokalariek egin daitezkeen modu hoberenean, Ferrol taldeari astindu on bat emanaz markagailuan (87-60) utziz amaieran.

Lehen laurdena (20-18) amaituz, zirudien atsedena iritsi baino lehen partidua hautsi behar zutela, baina jokalari galiziarren bi 3ko saskiratze lortu ostean aldea murriztu zuten markagailuan eta partidu irekia utziz iritsi ziren atsedenaldira (44-36).

Hirugarren laurdenean Lan Mobel ISB kontzentraturik itzuli zen kantxara partidua apurtzeko asmo guztiarekin, eta baita lortu ere (26-9)ko partzial bat eginez. Erabakigarria izan zen laugarren laudena lasai jokatu ahal izateko eta partiduko garaipena lortzeko liga EBA-ko lidertza postua sendotuz.

Atzokoan joku ona erakutsi ziguten gure mutilek eta jokalari guztien jarrera bikaina izan zen. Baita ere esan beharrean gaude faltan botatzen ditugula atsedenaldi uneetan gure “cheerleaderrak”, ea noiz hasten zaizkigun martxan hauek ere.

Hurrengo astean C.B. Chantada taldearen aurka jokatu beharko du Lan Mobel ISBek. Chantada-k partidu bakarra irabazi du eta bi galdu, ea datorrenean ere galtzen duten eta horrela gure laugarren garaipena lortzen dugun.


Partzialak:
Lehenengo laurdenean: 20 – 18
Atsedenaldian: 44 – 36
Hirugarren laurdenean: 70 – 45
Amaieran: 87 – 60


Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Arcelus (16), Osa (8), Ibargutxi (3), Martínez (8), León (12) –hasierako bostekoa- Arruabarrena (10), Cavada (7), Lasa (19) eta Alarcia (4).


Ferrol C.B.: Martinez (9), A. De la Vega (7), Cela (12), Pazos (15), Suarez (0) –hasierako bostekoa- Montero (3), Villar (4), Seco (6) eta Piñeiro (4).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB