Galiziko lurretara laugarren garaipenaren bila

  • EBA
  • 2008/10/10
  • Iraurgi SB
img
C.B. Chantada - Lan Mobel ISB

Lidertzan jarraitzeko txartela eskuratu nahirik doaz Lan Mobel ISBko mutilak.

Gaur abiatuko dira Lan Mobel ISBko mutilak galiziko lurretara, Chantada herrira hain zuzen ere, laugarren jardunaldiko laugarren garaipenaren bila. EBA ligako “A” multzoan lidertza postuan jarraitzeko asmoz, aurre egin beharko diote etxeko taldeari arratsaldeko 18:30tan.

Jon Txakartegi-ren mutilen arerioak hamargarren postuan daude liga txapelketan, hiru partidutik bat irabazi dutelarik, baina bakar hori etxean irabazi zuten, beraz ez dute batere erraza izango azpeitiarrek puntuekin itzultzea.

Kontuan hartuz aste honetan Lan Mobel ISBko bi jokalarik, hau da, Joseba Ibargutxi eta Lander Lasak parte hartu dutela Bruesa GBCren entrenamendu saio batzuetan, moralki hazeturik aurkituko dira orainarteko joku onean jarraitzeko, eta gainutzeko taldekideen laguntzaz, baliogarria izan beharko luke garaipen bat etxerantz ekartzeko, honela denboraldi hasierako bolada arrakastatsua luzatuz.

Txapelketako aurreneko hilabete honetan Chantada taldean, Manu Castro ari da nabarmentzen beste guztien gainetik, partiduko batez beste 17 puntu lortuaz, %55 biko saskiraketan eta kontuan hartu beharreko %50 hirukoetan. Taldea osatuz, Alejandro Ares, Alberto Antón, Manu Sánchez edo Juan Pablo Sánchez arduratzen dira lan on batez aurkariei gauzak zail jartzen.

Beraz, aste bat gehiagoz lidergoan jarraitzeko partidu serio eta on bat egin beharko dutela dirudi Txakartegi-ren gizonek.