Berriz ere Lan Mobel ISB lidergoaren garaipen garbia Chantada-n

  • EBA
  • 2008/10/11
  • Iraurgi SB
img
Aritz Martinez

Txakartegi-ren gizonek garaipen bikaina lortuaz lidertzan jarraite.

EBA ligan “A” multzoko Lan Mobel ISBek, lidergoari eusten dio beste partidu berri bat erraztasunez irabazi ostean oraingo honetan Chantadaren aurka, (59-80). Partidu osoan zehar nagusi izan ziren Txakartegiren gizonak, eta hirugarren laurden bikain baten ondoren erabakita utzi zuten partidua. Ander Lasa, alero tolosarrak, 21 puntu lortu zituen joku haundi bat eginaz beste behin, eta Aritz Martinez eta Jorge Leonek menpean hartu zituzten aurkariak beraien arlotan.

Chantadan atzo larunbateko partidua, aurreko astean Azpeitian Ferrolen aurka jokaturikoaren oso antzekoa izan zen. Hasiera ona eman zion Lan Mobel ISBk markagailuan, (10-18) irabaziz lehen laurdenaren amaieran, baina etxekoen erreakzioa iritsi zen eta atsedenaldira (29-33)ko alde estuaz joan ziren.

Hirugurren laurdenean, aurreko astean gertatu bezala azpeitiarrak partiduan guztiz sarturik irten ziren, eta ia erabakita utzi zuten partidua lehen aipaturiko Lasa, Leon eta Martinez buru zutelarik, beti ere Arcelusen joku bikainarekin kontatuz, eta markagailu elektronikoan (40-58) zelarik amaitu zuten. Azken laurdenean ez ziren erlaxatu Txakartegiren mutilak eta diferentzi haundi batez eskuratu zuten laugarren garaipena jarraian, lehen postuan mantentzen direlarik beste astebetez.


Partzialak:
Lehenengo laurdenean: 10 – 18
Atsedenaldian: 29 – 33
Hirugarren laurdenean: 40 – 58
Amaieran: 59 – 80


Saskiratzaileak:
Chantada: Gómez (7), Castro (7), Ares (13), Sánchez Iglesias (3), Sánchez Somoano (10) – haserako bostekoa-, Varela, Copa, Anton (15), Fernández, Caldas (4) eta Figueiras.

Lan Mobel: ISB Arcelus (10), Ibargutxi (6), Martínez (9), León (17), Lasa (21) - haserako bostekoa-, Arruabarrena (7), Cavada (2), Osa (5) eta Alarcia (3).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB