Suertea lagun izanik lortu zen 5. garaipena

  • EBA
  • 2008/10/19
  • Iraurgi SB
img

Partidu eztu bat izan genuen larunbatean Azpeitiko kiroldegian, eta garaipena etxean geratu arren ezin dugu loak hartu. Hau abixu bat izan da, beraz gogotsu jarraitu beharko dugu lanean.

Partida luzapenean azken segunduko Jorge Leon-en palmeo bati esker aurreneko postuan jarraituko du beste astebetez Lan Mobel ISB taldeak, (90-89) irabazi bait zioten atzo Estudiantes de Lugo taldeari partida estu bat jokatu ostean.

Lehen laurdenean defentsa itogarri bati esker 14 puntuko abantailaz iritsi ginen amaierara (25-11), beraz aurreko asteetako bidean gindoazela zirudien. Bigarren laurdenean Estudiantes-eko Mikel Uriz-ek eta Merinok ederki jokatu zuten beraien jokua eginaz, eta nahiz eta gauzak asko zaildu guri, oraindik 10ko abantailarekin iritsi ginen atsedenaldira (46-36).

Hirugarren laurdeanean ataskatu egin zitzaizkigun etxekoak, eta aurkariak egoera hau probetxatuz (14-24)ko partziala egitea lortu zuten partidua berdinduaz (60-60). Azken laurdenean joku nahasia ikusi genuen, eta etxekoek 6 puntuko abantaila galduaz azken unean, luzapena jokatzera behartu ziguten kanpotarrek, (76-76) bukatu bai zen partida.

Luzapenean larri ginen, nahiko afektatuak zauden etxeko jokalariak egoeraz, eta ez zuen batere itxura onik partiduak. Luzapeneko denbora guztian atzetik genbiltzan markagailuan eta bukatzeko 4 segundu falta zirela hau zen egoera; 2 puntuz azpitik ginen eta Ales Arcelus-ek 2 saskiratze libre zituen jaurtitzeko. Lehena barrura sartu zuen, eta bigarrena huts egin arren han zegoen Leon, palmeo bikain bat egiteko eta puntu batez aurretik jarriaz gaipena emateko Lan Mobel ISB taldeari.

Partzialak:
Lehenengo laurdenean: 25 – 11
Atsedenaldian: 46 – 36
Hirugarren laurdenean: 60 – 60
Amaieran: 76 - 76
Luzapenean: 90 - 89


Saskiratzaileak:
Lan Mobel: ISB Ibargutxi (26), Martínez (18), León (11), Lasa (10), Alarcia (1) - haserako bostekoa - Arcelus (16), Arruabarrena (3), Cavada (2) eta Osa (3).


Estudiantes de Lugo Pereiro (0), Hallman (9), Martinez (0), Otero (8), Uriz (24) - haserako bostekoa – Castells (3), Oubiña (6), Bonell (15), Saad (2) eta Merino (22).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB