Oiarso 29 - ERROTAUNDI ISB 71

img

Azken emaitzak garbi erakusten du, Errenterin jokatutako partiduak Errotaundi ISBkoen kolore berdea bakarrik izan zuen.

Igande goizen jokatu zen Errenteriko polikiroldegian ERROTAUNDI ISBkoen denboraldiko 2. partidua. Partidarako bi baja izan arren, sendo agertu ziren eta ez zuten hutsik egin, eta horri esker lidertzan jartzea lortu dute.
Arlo guztietan nagusi agertu ziren, errebotean paregabe defentsan nahiz erasoan, defentsa onei esker kontraerasoan saskiraketa mordo bat ere lortu zuten. Partidako azken minutetako erlajazioak markagaiuko aldea mantentzea bakarrik ekarri zuen, nahiz eta ordurako 40 puntuan ibili.

Partzialak: 6-12, 9-31, 15-50 eta 29-71

Saskiratzaileak: Aldanondo (2), Urbizu (10), Aldalur (16), Agirre (23), Kerejeta (2) - haserako bostekoa - Uranga (4), Arruti (5), Bueno (6) eta Sudupe (3)

Aste honetan ez dute partidurik.