6. garaipena jarraian posible ote?

  • EBA
  • 2008/10/24
  • Iraurgi SB
img
Vipecon Basket Xiria - Lan Mobel ISB

Lan Mobel ISB-k lidertzan nahi du jarraitu partidarik galdu gabe, oraingo honetan Xiria izango du aurkaritzat eta Aranbarri-rekin konta dezake Txakartegi entrenatzaileak.

Bihar arratsaldeko 19:00tan 6. garaipena lortzen saiatuko da Lan Mobel ISB taldea Xiria-ren kantxan, ligako hasiera bikainari eutsi nahi diote azpeitiarrek. Aurreko astean luzapeneko azken unean Estudiantes de Lugo-ri irabazitako partidari esker moralez beterik bazeuden Txakartegi-ren gizonak, zer esanik ez ikustean beste jokalari bat errekuperatu dutela aste honetan lesiotik, hau da, Eñaut Aranbarri.
Galiziarren aldetik berriz ia alderantziz esan genezake. Azken hiru partidak galdu egin dituzte eta liga hasieran irabazi zituzten bi partidei balioa kendu diote.

Biharko neurketan Eñaut Aranbarri izango da albiste nagusia Lan Mobel ISBen aldetik. Guztiz errekuperatuta dugu jokalari azpeitiarra, liga txapelketa hasi zenetik taldetik kanpo eduki bait du zuen lesioak. Zalantzarik gabe bere itzulerak aukera gehiago ematen dio Txakartegi-ri zona kanpokaldeko jokalariak errotatzeko garaian, beraz bihartik aurrera puntuak lortuko dizkion gizon bat gehiagorekin kontatuko du entrenatzaileak partidak irabazi ahal izateko.

Garaipen batez nahi badugu etxerantz itzuli, hauek izango dira kontuan hartu beharreko jokalari batzuek galiziarren aldetik: Jose Rama, partiduko batez beste 17 puntu sartuaz dabil, eta pibotei dagokionez Ricardo Santos, partiduko 11 puntu eta 7 errobote lortuaz, eta Antonio Pantin, 10 puntu eta 9 errebote partiduko eginik. Antonio Lorenzo eta Fernando Vicario jokalariak ere gertutik jarraitu beharko dituzte, azken hau %48 3ko saskiraketak eginez bait dabil.
Beraz, 6-6 garaipen lortzeko berriz ere talde lan bikain bat egin beharko dute, tentsio haundiz jokatuz.