BAI BAI BAI!!! 6. garaipena lortu dugu

  • EBA
  • 2008/10/25
  • Iraurgi SB
img

Xiria-ren kantxan 6. garaipena lortu ostean lidertza sendotu du Lan Mobel ISB taldeak.

Larunbatean jokaturiko partiduan galiziarren kantxa zailean (53-59) irabazi ondoren, 6. garaipena jarraian lortu zuen Lan Mobel ISB taldeak, eta horri esker beste astebetez jarraitzen du EBA ligako lidertza postuan.

Garaipena defentsako lan on bati esker etorri zen, aurkariaren jokalaririk garrantzitsuenak geldierazten jakin bait zuten. Xiria-ko taldean Vicario jokalaria izan zen egoki ibili zena, eta gipuzkoarren aldetik talde lana nabarmendu zen, guztiek ezarri bait zuten bere jokutik zerbait. Jokalari guztien artean banandu zituen minutuak Jon Txakartegik, eta suspertu berri den Eñaut Aranbarri-ri ere kantxan sartzeko aukera eman zion, zalantzarik gabe luxuzko errefortzu bat hegaleko posturako.

Partida osoan zehar abantaila txikiaz joan ziren irabazten gipuzkoarrak, eta nahiz galiziarrek saiakerak egin markagailuan aurretik jartzeko ez zen urduri jarri Iraurgi taldea eta merezimenduz lortu zuten garaipena Txakartegi-ren mutilek. Beste behin Lan Mobel ISBko jokalaririk onena Jorge Leon izan genuen, 15 puntu eta 10 erreboterekin.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 17 – 18
Atsedenaldian: 28 – 32
Hirugarren laurdenean: 40 – 46
Amaieran: 53 – 59

Saskiratzaileak:
Vipecon Basket Xiria:
Pantin (15), Rama (8), Vicario (23), Santos (2), Puñal (0) -haserako bostekoa- Lorenzo (3), Pernas (0) eta Mallo (2).


Lan Mobel: ISB Ibargutxi (7), Lasa (5), Arcelus (12), Martínez (8), León (15) -haserako bostekoa- Arruabarrena (2), Cavada, Osa, Arambarri (8) eta Alarcia (2).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB