Easo Haurralde Loyola 34 - IKASI ISB 54

img

Dendoraldi berria garaipen batekin hasi dute, taldeko aurkari gogorrenetako baten aurka, larunbat goizean Donostian jokaturiko partiduan

Dendoraldi hasiera ona eman diote IKASI ISB osatzen duten mutilek, aurkari gogor baten aurrean. Partidua hasi aurretik zalantzak zituen entrenatzaileak, Easok beti izaten dituelako talde bikainak, baina jokalariek ez zioten hutsik egin, dakitena ongi egin ondoren garaipena etxera ekarri zuten. Hurrengo partiduetarako zer zuzendu jakinda, jokalariek saskibaloiaz disfrutatuz, garaipenak lortzea helburu jarrita lanean jarraituko dute.

Partzialak
1. Zatia 4-9
2. Zatia 16-21 (12-12)
3. Zatia 23-41 (7-20)
4. Zatia 34-54 (11-13)


Saskiratzaileak: Irulegi (5), Arregi (3), Amenaber (6), Juaristi (2), Arrieta (14) - haserako bostekoa - Zubizarreta (16), Gurrutxaga (0), Odriozola (8) eta Badiola (0).