Epi Kristaldegia ISB 84 – Axular Lizeoa -A- 45

img
Epi Kristaldegia ISB

Larunbatean bigarren garaipena lortu zuten epikoek, partida oso txukuna egin ez arren.

Defentsan oso flojo ibili ziren gure mutilak eta erasoan ere etzuten egun onena izan baina ala eta guztiz ere irabaztea lortu zuten.

Lehen laurdenean zazpigarren minuturarte oso berdinduta ibili ginen baina laurdenaren bukaeran aldea ateratzea lortu genuen (16-8).

Bigarren laurdenean defentsan obeto ibili ziren eta lau puntu bakarrik sartu zizkieten (34-12)ko markagailuarekin gelditu arte atsedenaldian.

Hirugarren laurdena oso berdindua eta erritmo handikoa izan zen, axularkoek 13 puntu sartu zituzten eta epikoek 17.

Laugarren laurdenean epikoak nagusi izan ziren baina min handia egin ziguten bi minuturen barruan sarturiko hiru hirukoek.

Partzialak:
1.laurdena 16 - 8
2.laurdena 34 - 12
3.laurdena 51 - 25
4.laurdena 84 - 45


Epi Kristaldegia (16+18+17+33): Altuna I. (4), Altuna M. (2), Beobide (6), Urteaga (12), Garate (2) -hasierako bostekoa- Iriarte (11), Gereta (3), Zubizarreta (12), Zabarte (10), Zuñiga (20), Orbegozo (2) eta Olaizola (0).