IKASI ISB 77 - Antigua Luberri A 26

img

Larunbat goizez, Azkoitin jokatutako partiduan, ez zuten hutsik egin eta bigarren garaipena lortu zuten talde donostiarraren aurka.

Denboraldiko bigarren partida, Azkoitiko udal polikiroldegian jokatu zuten IKASI ISB taldea osatzen duten mutilek eta garaipen berri lortuz sailkapeneko buruan kokatu dira.
Partidua nahiko erraz eraman zuten aurrera lehenego bi zatietan defentsan seguru ibiltzearen ondorioz, kontraerasoan puntu pila ederra lortu bait zuten. Erasoko arazoak, hurrengo bi zatietan heldu ziren, aurakariak 2x3 zonakako defentsan jarri bait ziren eta lanak izan zituzten berau puskatzeko, baina presio egoki bati esker baloi lapurketak etorri eta aldeak markagailuan gora jarraitzen zuen. Hala ere erraz irabazi zuten nahiz eta joku onik ez erakutsi taldeak.

Partzialak zatika:
1. : 18-4
2. : 46-13 (28-9)
3. : 51-17 (15-4)
4. : 77-26 (16-9)

Saskiratzaileak: B. Zubizarreta (16), J. Gurrutxaga (1), X. Badiola (2), J. Juaristi (9), M. Arrieta (2) - haserako bostekoa - A. Etxaniz (2), E. Irulegi (10), U. Arregi (4), I. Odriozola (6) eta U. Amenabar (25).

Hurrengo larunbatean Santo Tomas Lizeokoen aurka jokatuko dute