ERROTAUNDI ISB 54 - Erroibide Irun 65

img

Dendoraldiko lehen porrota jaso zuten ERROTAUNDI ISBko taldekideek Irungo Erroibide taldearen aurka, azken laurdeneko azken minutuetan erabaki zen partiduan.

Bi aste geldirik egon ondoren, asko kosta zitzaien Errotaundikoei partiduan sartzea. Aurkarien zonakako defensa espero zuten, baina ez lehen minutuan hasi eta partidua amaitu arte. Horrela nahiko lan izan zuten barnekaldiak lortzen eta aurreko bi partiduetan ez bezala, kanpoko jaurtiketetan hutsegite asko egin zituzten eta baita jaurtiketa libreetan ere. Aurkariek hamabi puntuko aldea lortu zuten bigarren zatian baina egoera horri buelta ematea lortu zuten eta hirugarren zatiaren amaieran bi puntuko aldea bakarrik zuten kontra Errotaundikoek. Azken laurdeneko azken minutuan erabaki zen dena, aurkariek lau puntuko aldea zuten eta bi jaurtiketa libreak hutsegin ondoren, falta pertsonalen ondorioz, aurkariak jaurtiketa libreetako marran fin ibili ziren eta hurrengo kantxa guztiko presioak ez zuen behar zuen fruiturik eman, Errotaundikoek beren jaurtiketak hutsegiten jarraitzen zutelako. Denboraldiko lehen porrota eta hurrengo partida prestatzen hasiak dira.

Partzialak zatika: 13-21, 26-35, 47-49 eta 54-65.

Saskiratzaileak: Aldanondo (6), Ibarzabal (16), Uranga (2), Bueno (3), Agirre (2) – haserako bostekoa - Hernandez (2), Urbizu (8), Arruti (0), Aldalur (11), Kerejeta (3) eta Sudupe (2).