Santo Tomas Lizeoa 33 - IKASI ISB 59

img

Garaipen berri bat IKASI ISBko mutilentzat Donostian jokaturiko partiduan

Garaipen berri batekin etxeratu ziren Donostiara eginiko bidaiatik. Partida aurreneko bi zatietan erabakita gelditu zen, baloi lapurretei eraginkortasun ona atera eta kontraerasoan saskiraketak lortuz. Hurrengo bi zatiak ez ziren hain onak izan, saskipean hutsegite asko egin ziren eta partidak ez zuen dinamika onik hartu, pitatu gabeko falta asko egon bait ziren bi saskietan.
Orain hurrengo aurkariaren aurkako partida prestatu eta lidertza mantentzera.

Partzialak zatika:
1. Zatia: 5-16
2. Zatia: 13-39 (8-23)
3. Zatia: 23-47 (10-8)
4. Zatia: 33-59 (10-12)

Saskiratzaileak: Badiola (6), Juaristi (14), Amenabar (13), Arregi (6), Gurrutxaga (2) -haserako bostekoa- Etxaniz (0), Irulegi (9) eta Arrieta (9)