Baskoplastika 60 - ERROTAUNDI ISB 73

img

Luzapenean lortu zuten ERROTAUNDI ISBkoek garaipena, partida gogor bat jokatu ondoren Irungo Azken Portu kiroldegian.

Aurreko astebukaeran denboraldiko lehen porrota jaso ondoren, Irunerako bidaia ez zen batere xamurra, aurkariek ez zutelako partida bat bera ere galdu Iraurgikoen bisita jaso arte. Partidua parekatua izan zen lehen zatian, aurkariek jarritako 2x3 zonakako defentsak lanak eman arren ez zuen aurakariek espero zuten adinako fruiturik ematen eta bi puntuko aldea bakarrik lortu zuten azken segunduetako hiruko jaurtiketa bati esker. Bigarren zatian okertu ziren gauzak ERROTAUNDIkoentzat, kanpoko jaurtiketetan ez zuten asmatzen eta zonakako defentsarekin arazo gehiago zituzten, hala atsedenaldira 30-21 markagailuarekin heldu ziren. Hirugarren zatia ere ez zen ondo hasi, aurkariak 13 puntuz aurretik jarri ziren, baian orduan erreakzionatu zuten , aurkariek zatia amaitu bitartean 5 puntu gehiago egin zituzten, 19 aldiz ERROTAUNDIkoek, puntu bat aurretik markagailuan eta laugarren zatia jokatzeko oraindik. Laugarren zatia parekatu izan zen berriro, bi taldeek irabazteko beldurra zutela ematen zuen, hutsegite asko ERROTAUNDIkoen partetik jaurtiketa libreetan batik bat eta azkenean berdindurik eta luzapena. Luzapenean, dena ondo egin zuten eta aurkariei pitaturiko hainbat teknika aprobetxatuz partida irabazi zen.

Partzialak:
1. Zatia: 14-12
2. Zatia: 30-21 (16-9)
3. Zatia: 42-43 (12-22)
4. Zatia: 58-58 (16-15)
Luzapena: 60-73 (2-15)

Saskiratzaileak: Aldanondo (11), Urbizu (13), Arruti (5), Aldalur (10), Agirre (21) –haserako bostekoa- Hernandez (0), Uranga (2), Bueno (6), Kerejeta (5) eta Sudupe (0).