SARRALLE ISB 47 - EASO SAN PATRICIO 79

Neurketa gogorra gure txikientzat baina txikiak eta gogorrak zirela erakutsi zuten

SARRALLE ISB 47-79 EASO SAN PATRICIO
Lehen porrota gure infantil txikiarentzat, uste baina beranduago iritsi zaigu zeren bigarren urteko taldeekin izena eman genuenenean, larriago ibiliko ginela uste genuen.
Porrota ez da garaipena baina irakurketat ateratzeko orduan askotan emaitza aparte utzi beharra dago eta hori egingo dugu.
Aurkaria ez zen gure mailakoa, hobeagoa zen, handiagoa, indar gehiagokoa jokalari hobeagoekin (batzuk behintzat) gure jokalariak beroketa garaian beraiei begiratu eta begiratu egon ziren, begiak zabal zabal eginda, baina errespetu handiarekin etorri ziren zeren kadeteekin ibiltzen diren jokalariekin eta guzti etorri ziren badaezpada, beraz onenen artean dauden taldeen errespetua irabazi dugu, gu baina zaharagoena ere, eta horrek zerbait esan nahi du.
Hasieratik nabarmen gelditu zen garaipena norentzat izango zen ( lehenik ere hala zegoen ) eta ahalik eta ondoen jokatzea zen gure helburua, entrenamenduetan egiten dugu lanak zerbaiten jarraipena izatea alegia eta ikasketak ateratzea, aurkaria nolakoa den arabera askotan gauzak beti ateratzen dira edo behin ere ez, baina entrenatzaileak irakurtzeko orduan ez dugu irakurketa zuzenean gelditu behar, ze onak garen edo zer txar garen emaitzaren arabera, hobetzen hari garen ala ez da egin behar dugun galdera eta galdera horren erantzuna da guri bidea erakutsi behar diguna erantzun hori ataletan satituta. Lehen partziala 9-25 Easorentzat

Bigarren laurdenaren nondik norakoa berdina izan zen, guri asko kostatze zitzaigun saskiratze bat egitea eta beraiek jokaldire baten ez bazen errebotean egiten zuten . Atsedenaldian 17-47

Hirugarren laurdenean, aurpegia erakutsi genion neurketari eta emaitza garbi bazegoen ere laurden honetako partziala irabaztea lortu genuen 13-10, markagailuan 30-57 hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdena beraientzat izan zen berriro eta amaieran 47-79 adierazte zuen markagailuak.

GORAIPATU BEHARREKOAK
Erasoan baloiarekin zer egin gero eta hobeto dakigu, erabaki honak hartzeko borrokan gabiltza eta bueno........., ez dago gaizki eta gainera ez ginen behera etorri neurketa guztian, ez genion aurpegia galdu partiduari eta borrokatzen jarraitu genuen naiz eta emaitza garbi egon.

AZKAR ZUZENDU BEHARREKOAK
Baloia daukanak saskira begiratu behar du eta ausartak izan, zerbait sortu. Lagunari begiratzen badiogu defentsa piztu egiten da, defentsa bat lotsagabetu egiten da aurrean saskira begiratzen ez duen jokalari bat defenditzen duenean.
Errebotea, jokalari handiak errebotea hartzea normala da, eta gu baino askoz handiago direnean normalagoa oraindik baina jokalari txikiak hartzen duenean................, puff zuen entrenatzaileak ezin du hori eraman, oso larria dela iruditzen zaio, arduragabekeria edo beste horrelako zerbait, beraz zuzendu beharra.

BESTELA.......oso ondo mutilak,