IKASI ISB 105 - Zubiri Manteo-Inter B 24

img

Emaitzak garbi erakusten du, garaipen erraza lortu zuten aurkari ahul baten aurrean.

Bagenekien denboraldiko lehen partida izango zela zailena eta behin partida hura irabazi ondoren, aurkari ahulagoen aurkako partidak genituela, eta halaxe izan zen. IKASI ISB taldeko mutilek ez zuten izerdi askorik bota aurkaria mendean hartzeko, erraz ibili bait ziren partida guztian zehar. Hala ere erlajazioaren ondorio izan zen jokatu zuten laugarren zati ezkaza, defentsan ahul ibili ziren aurreneko minutuetan, partidaren bukaeran berriro piztu ziren eta itxura politagoa eman zuten.

Partzialak zatika:
1. Zatia: 22-6
2. Zatia: 47-10 (25-4)
3. Zatia: 83-10 (36-0)
4. Zatia: 105-24 (22-14)

Saskiratzaileak: B. Zubizarreta (10), J. Gurrutxaga (0), U. Amenabar (41), X. Badiola (4), J. Juaristi (6) -haserako bostekoa- A. Etxaniz (0), E. Irulegi (13), U. Arregi (15) eta M. Arrieta (16).