Epi Kristaldegia ISB 90 – Oiartzungo Saskilagunak 23

img

Garaipen erraza baina joku aldetik guztiz merezitakoa ez zen izan larunbatekoa, azpeitiko polikiroldegian lorturikoa.

Partidu erraza izan zen baina hutsegite asko egin zituzten eta kontzentrazio falta handia zegoen partiduan.

Defentsan baloi asko lapurtu zituzten eta ondorioz kontraeraso desente egin zituzten, baina uztai azpian bakar-bakarrik hutsegite gehiegi izan ziren.

Defentsan ere oso flojo ibili ziren eta tentsio gutxirekin. Partidura bederatzi jokalarirekin joan ginen gaixotuak zirelako tartean.


Partzialak:
1.laurdena 21 - 3
2.laurdena 33 - 9
3.laurdena 60 - 14
4.laurdena 90 - 23


Epi Kristaldegia (21+12+27+30): Iriarte (4), Beobide (18), Urteaga (17), Juaristi (7), Azpiazu (15) -hasierako bostekoa- Altuna M. (2), Zabarte (8), Zuñiga (19) eta Orbegozo (0).