ERROTAUNDI ISB 46 - Internacional B 38

img
ERROTAUNDI ISB taldea

Partiduko gauzarik onena emaitza izan zen, gaizki ibili bait ziren arlo guztientan Errotaundiko jokalariak.

Ahazteko moduko partidua jokatu zuten igandean ERROTAUNDI ISBko jokalariek. partida guztian zehar lo egon ziren, ezertarako gogorik gabe, makal,... hala ere irabaztea lortu zuten, aurkariak ez zirelako hain onak. Hurrengo partiduetarako aldaketa nabarmena eman beharko dute bestela porrotak bat bestearen atzetik etorriko dira.

Partzialak zatika:
1. Zatia: 9-7
2. Zatia: 21-17 (12-10)
3. Zatia: 33-24 (12-7)
4. Zatia:46-38 (13-14)

Saskiratzaileak: Hernandez (0), Aldanondo (2), Ibarzabal (8), Arruti (2), Kerejeta (0) -haserako bostekoa- Uranga (2), Urbizu (14), Bueno (5), Aldalur (4), Agirre (7) eta Sudupe (2).

Hurrengo larunbatean lidergoan dauden zarauztarren aurkako partida garrantzitsua.