Hotel Castillo Ordizia K.E. 25 - Iragaz ISB 48

img

Bostgarren garaipena jarraian Iragazeko neskak lortutakoa, taldeko arerio gogorrenaren aurka.

Liga txapelketako partidu bat gehiago izan da guretzat, baina ordiziarrentzat, urteko partidua zela zirudien. “Baja” asko zituzten ordiziarrek, gure nesken aurka jolasteko eta legeak onartzen duen minimoarekin agertu ziren partidura, baina kasualitatea izango da
baina partidua jolastu zutenak, taldeko onenak ziren.

Aurkariak alde batera utzita, orokorrean, oso gustura irten nuen gure neskak egindako lanarekin. Beraiekin daramatzaten urteetan, defentsako jokaldietan, orain arte izan dugun maila haundiena, partidu honetan erakutsi dugu. Datuak argi eta garbi daude. Beraiek izanik gure areriorik gogorrena eta beraien kantxan jokatuaz, 25 minututan ez genien jokaldiko saskiratzerik sartzen utzi, sartu zituzten bakar batzuk, jaurtiketa libreetan lortu zituzten. Oso agresiboak izan ginen eta hori da jarraitu behar dugun bidea.

1. laurdena
Oso ondo sartu ginen partidura, haserako jokaldia bikain irten zitzaigun eta Eiderren saskiratze batekin aurretik jarri ginen. Oso ondo presionatzen genuen beraien baloi irteera baina, bestaldera pasatzeko zortzi segunduak, ordiziarrentzat hamabi izaten ziren. Beraiek aurreneko minutuetan sartu zituzten bi saskiratze, bat hirukoa, eta handik aurrera ez zuten saskiratzerik lortu. Guk ildo beretik jarraitu genuen, ondo presionatu beraien baloi irteera, batez ere hiru txikiekin, Eider, Maren eta Alaia eta erasoan ongi bukatu, batez ere Eiderren eta Itsasoren eskutik. Oso ondo Eider erasoan, hamar puntu lortuaz.

2. laurdena
Jarrera agresiboarekin jarraitu genuen laurden honetan ere, atzekaldean oso ondo, baina saskiratzera begiratzerakoan, oso gaizki. Oso puntu gutxiko laurdena izan zen. Beraiek puntu bakar bat eta guk sei puntu soilik. Kanpoko jaurtiketa asko huts egin genituen baina aukera onak ziren jaurtizteko. Baloia, ez genuen behar den bezala mugitu eta barrukaldean min gutxi egin genien. Presionatzerakoan, oso lan ona, Jone, Ibarzabal eta Zubizarretarena, baina berriro ere zortzi segunduak, hamabi ziren beraientzat.

3. laurdena
Atsedenaren ostean, defentsako jarrera bikainarekin jarraitu genuen eta berriro ere erasoko jokaldi egokietara itzuli ginen. Erasoko jokoari alternatiba egokiak aurkitu genizkion, eta gure “bi” jokaldiari, jarraipen egokia eman genion. Oso egoki jolastu zuten Zubizarretak eta Itsasok jokaldiaren jarraipenean. Atzekaldean, berriro ere bikain denak, baina aipamen berezia merezi du, Maite Agirrek egindako lanak. Berarentzat ohikoa ez den lekuan, oso ondo eutsi zion Itsasorekin batera, beraien barruko jokalariei. Laurden honetan, beraiek hiru puntu bakarrik lortu zituzten eta hirurak, jaurtiketa libretan. Gu erasoan ongi, hamazortzi puntu lortuaz.

4. laurdena
Azkeneko laurdena izan zen, laurdenik eskasena. Erlajatuta irten ginen eta ez genituen bat batekoak finkatu eta bakarrik utzi genituen saski azpiko jokaldiak burutzen. Beraiek emozionatu egin ziren eta gu gelditu. Erasoan, baloia eta gu, oso makal mugitu ginen eta beraiek ondo itxita zeudenez, asko kosta zitzaigun saskiratzeak lortzea. Zuzentzeko gauza asko laurden honetan.

Laburpen gisa, oso jarrera bikaina taldekide guztiena eta defentsako lana partiduko zati geheinetan benetan, BIKAINA. Jaurtiketean, flojo xamar gabiltz, nahiz eta entrenamenduetan egun ederrak izaten ditugun jaurtiketa alorrean. Ez dugu desanimatu behar, zihur bainago, jaurtiketak ere sartzen hasiko direla.

ANIMO NESKAK, OSO ONDO ARI GARA ETA LANEAN!!!


Partzialak:
Lehen laurdenean: 5 - 18
Atsedenaldian: 6 - 24
Hirugarren laurdenean: 9 - 42
Amaieran: 25 – 48

Saskiratzaileak:
Maialen (0), Alaia (2), Eider (10), Ibarzabal (2), Maria (2), Zubizarretak (7), Itxaso (14), Zabaleta (6), Agirre (2), Maren (0) eta Jone (2).