Lehioak Zast 57 - ERROTAUNDI ISB 49

img

Denboraldiko bigarren porrota jaso zuten ERROTAUNDIkoek zarautzen jokatu zuten partiduan.

Partidu gogorra zuten larunbateko, eta azkenean garaipenik lortu gabe itzuli ziren etxera Errotaundi ISB osatzen duten taldekideak. Partida oso parekatua izan zen, marakagailuan ez zen alde nabarmenik sekula izan eta azken laurdenean zarauztarren aldera egin zuen balantzak. Defentsan eta erasoan ez ziren hain gaizki ibili, aipatzeko arazo bat defentsako errebotean izan zuten, aurkariei bigarren aukera dexente utzi zitzaizkien eta hemen zarauztarrek kale gutxi egin zituzten. Hala ere aurreko partidu batzuetan ez bezala, jaurtiketa libreetan hobeto ibili ziren, eta horrek beti aukera gehiago ematen ditu partiduak irabaztea nahi bada.

Partzialak:
1. Zatia: 15-14
2. Zatia: 25-25 (10-11)
3. Zatia: 37-39 (12-14)
4. Zatia: 57-49 (20-10)

Saskiratzaileak: Uranga (0), Urbizu (9), Aldalur (9), Agirre (18), Kerejeta (3) -haserako bostekoa- Hernandez (0), Ibarzabal (8), Arruti (0), Bueno (0) eta Sudupe (2).