C.B. Santurtzi 84 - Lan Mobel ISB 68

  • EBA
  • 2008/12/14
  • Iraurgi SB

Santurtziren kantxan garaituak izan ginen, baina ez gaude ados epaileek hartu zituzten erabakiekin.

Atzo Santurtziren kantxan garrantzi haundiko partidua galdu genuen, eta sailkapenean bizkaitarrekin berdindurik aurkitzen gara. Lan Mobel ISB-k partiduari hasera eskasa eman zion eta ederki ordaindu zuen, horrez gain baita ere aipatu beharrekoa epaileen erabakiak, partiduko azken uneetan hiru teknika adierazi bait zizkiguten aurka, nahiko etxekoen aldeko aritu ziren bai zoritxarrez.

Lehen laurdena nahiko txarra izan zen Txakartegiren taldearentzat eta berehala ginen markagailuan atzetik. Etxekoek ederki defendatu zuten Ibargutxiren jokua, eta azken partiduetan nabarmentzen ari zen Aritz Martinez ere ongi geldierazi zuten Santurtziko jokalariek.

Bigarren laurdenean gauzak ez ziren hobetu Iraurgikoentzat eta atsedenaldira 10 puntuz gorako desabantailaz heldu ziren, partiduko garaipena arriskuan utziaz.
Hirugarren laurdenean 16 puntuko abantaila izatera heldu ziren Santurtzikoak, baina Lan Mobel ISB-k bikain eztutu zituen gauzak batikbat Jorge Leoni esker, eta laurden horren amaieran hurbil bukatu zuten Txakartegiren mutilek.

Azken laurdenaren haseran aurretik jarri ginen markagailuan, baina hutsegite batzuen ondorioz eta epaileen erabaki zorrotzen erruz berriz ere nagusi ziren bizkaitarrak garaipena lortuaz, (84-68). Epaileen azken erabaki horiek errotik atera zituen gure jokalariak, eta ez zen gutxiagorako, hiru falta teknika seinalatu bait zizkieten azken txanpan.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 8
Atsedenaldian: 35 – 23
Hirugarren laurdenean: 51 – 49
Amaieran: 84 – 68


Saskiratzaileak:
SANTURTZI: Gómez (7), Casado (14), Hernández (14), Calbarro (4), Hampl (21) -haserako bostekoa- Izkara (0), Mateo (8), McLaughlin (4), Ferrero, González (12) eta Del Pozo.


Lan Mobel ISB: Ibargutxi (5), Arambarri (11), Lasa (10), Martínez (8), León (22) -haserako bostekoa- Arcelus (10), Arruabarrena (0), Osa (0) eta Alarcia (2).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB