Urumea HKE 20 - IKASI ISB 58

img

Garaipen berri bat lortu zen Hernanin, nahiz eta IKASI ISB taldeko mutilek ez zuten bere jokurik onena erakutsi.

Hernaniko partidua ez zen batere ondo hasi, jokalariak txisparik gabe atera ziren eta taulapean aukera asko huts egin zituzten bakar-bakarrik. Bigarren zatiak ere itxura berdina eraman zuen, jokalariak urduri, galduta ikusten ziren, hastea zehar entrenatu zuten jokaldiari etekin handirik atera eziznik. Hala ere, atsedenaldiaren ondoren gauzak asko aldatu ziren, aurkariak presionatu eta baloiak lapurtuz, kontraerasoan saskiraketa errazak lortuaz. Laugarren zatiak, hirugarrenaren hantzik ez zuen izan eta zati honetan ere IKASI ISB taldearen bertsiorik txarrena ikusi zen.

Partzialak zatika:
1. Zatia: 6-7
2. Zatia: 13-22 (7-15)
3. Zatia: 16-51 (3-29)
4. Zatia: 20-58 (4-7)

Saskiratzaileak: Gurrutxaga (0), Irulegi (8), Arregi (4), Odriozola (7), Arrieta (3) -haserko bostekoa- Zubizarreta (18), Amenabar (13), Badiola (2) eta Juaristi (3).

Orain datorren partida prestatzea bakarrik gelditzen da gabonetako oporren aurretik.