ERROTAUNDI ISB 60 - Gazteluzar 39

img

Zarautzeko porrotaren ondoren, garaipen garrantzitsua lortu zuten ERROTAUNDI ISBkoek Irungo Gazteluzar taldearen aurka.

Nahiz eta aukariak sailkapenean azken postuetan egon, bagenekien partida konplikatua izango zela eta gure usteak ez ziren txarrak. Irundarrak partidaren hasera haseratik zonakako 2x3 defentsan jarri ziren eta garbi ikusi zen, erritmo moteleko partidu baten bila zebiltzala, baina hala ere Errotaundikoak hobeak izan ziren. Aurreko beste partidu batzuetan ez bezala, kanpoko jaurtiketetan fin ibili ziren eta zonakako defensa ere txukun apurtzea lortu zuten, bai partida haserako 2x3 eta baita 3x2 jarri zirenean ere, Errotaundikoen kanpoko jaurtiketak galerazteko. Egindako partidua ez ikaragarria izan, baina bai gustora gelditzeko modukoa.

Partzialak zatika:
1. Zatia: 13-10
2. Zatia: 29-20 (16-10)
3. Zatia: 39-29 (10-9)
4. Zatia: 60-39 (21-10)

Saskiratzaileak: Aldanondo (4), Urbizu (10), Aldalur (5), Agirre (11), Kerejeta (0) –haserako bostekoa- Hernandez (1), Ibarzabal (23), Arruti (2), Bueno (4) eta Sudupe (0).

Hurrengo bidaia Oñatira izango, sailkapenean aurre aurrean dagoen taldea, beraz beste partida gogor baten aurrean egongo dira.