ERROTAUNDI ISB 50 - Soraluze B.K.E. 41

img

Garaipen garrantzitsu batekin hasi dute urtea ERROTAUNDI ISBkoek, orain arte partidarik galdu gabe zegoen Soraluze BKE-ren aurka irabazi ondoren.

Urte garaipen batekin hastea garrantzitsua izaten da, eta berau, orain arte partidarik galdu gabe zegoen aurkari baten aurka baldin bada, oraindik eta hobeto. Beragarakoen aurkako partida zaila izango zelaren jakinaren gainean zeuden eta lehen zatiaren amaierako markagailuak ala erakusten zuen 9-14 Errotaundikoen aurka. Baina bigarren zatain markagailuari buelta ematea lortu zuten 19-6 partzial bati esker. Zati honetan sartu ziren lau hiruko jaurtiketek asko lagundu zuten, eta aurkariak ezinean zebiltzan gainera, hust asko eginaz, horrela 28-20 helduaz atsedenaldira. Hirugarren zatian, gauzak ez ziren asko aldatu eta aldea handitzea lortu zuten gainera, 12 puntuz aurretik eta azken zatia jokatzeko. Azken zati a, hutsegiteen zatia izan zen, lehen saskiratzea 5 minutu pasa ondoren izan bait zen. Errotaundikoak zeramaten aldea mantzera joan ziren, eta baita lortu ere, aurkariek eginiko presioak ez zuelako inongo fruiturik jaso. Azkenean 51-40 emaitzarekin Errotaundikoak garaile eta Bergarakoek denboraldiko lehen porrota jaso zuten Azpeitiko polikiroldegian.
Aipatzeko izan zen erreboten eginiko lan txukuna, defentsan batit bat eta jaurtiketa libreetan oraindik badagoela non entrenatua.

Saskiratzaileak: Hernandez (2), Aldanondo (2), Ibarzabal (4), Uranga (2), Urbizu (11), Arruti (0), Bueno (6), Aldalur (13), Agirre (10), Kerjeta (0) eta Sudupe (0)

Partzialak zatika:
1.Zatia: 9-14
2.Zatia: 28-20 (19-6)
3.Zatia: 39-27 (11-7)
4.Zatia: 51-40 (12-13)


PD: Galdera bat, kronika hau baten batek irakurtzen al du?