Lizuan.com ISB 92 - Buytrago Jarrilleros 97

img
Lizuan.com ISB

Etxekoek ezin izan zuten bizkaitarren aurkako partiduan, Lizuan.com taldeak galdu egin zuen Buytrago Jarrillerosen aurka. Partidua puntuaketa ugarikoa izan zen, erasoko jokaldiak nagusitu zirelarik defentsakoen aurrean.

Partidu haseran abantaila txikiak lortu zituzten kanpotarrek etxekoen erasoko hutsegiteei esker, 8 puntuko alderik haundiena lortuaz (11-19). Etxekoek ordea, defentsa hobetuz eta baloia azkar mugituaz, 11-0 partzial bikain bat egin zuten markagailuan aurretik jarriaz 10. minutuan (22-19). Alde txiki hau 14. minuturarte iraungo zuen. Atsedenaldira iristeko falta ziren 6 minutuetan 21-6ko partzial bat sartu baizieten Portugaletekoek, eta atsedenaldira partiduko desabantaila haundienarekin joan ziren Iraurgikoak (37-48).

Atsedenaldiaren ostean Lizuan.com ISBkoak desabantaila desegiteko saiakeran ziren, aldiz bizkaitarrak, zuten aldeari begiratuz jolastera irten ziren. Apurka apurka abantaila murriztuz joan zen eta partidua amaitzeko minutua falta zelarik (92-92) berdindurik aurkitzen ziren markagailuan, baina berriro ere etxekoek huts egin zuten hainbat jaurtiketetan eta azkenean garaipena ez zen Azpeitiko polikiroldegian geratu.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 21
Atsedenaldian: 37 – 48
Hirugarren laurdenean: 62 –68
Amaieran: 92 – 97


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB 92 (22+15+25+30): Segurola (7), Eizagirre (11), Odriozola (6), Astigarraga (11), Larrañaga (4) -haserako bostekoa- Zubizarreta (0), Artola (8), Garmendia (2), Azkue (2), Arruabarrena (31), Etxaniz (6) eta Gartzia (4).


BUYTRAGO JARRILEROS 97 (21+27+20+29): Lopez L. (10), Lopez J. (2), Zaballa (26), Martin (23), Exposito (4) -haserako bostekoa- Camiruaga (0), Agroso (1), Guijarrubia (19) eta San Pedro (12).

Epaileak: M.A.Fernandez eta F.Madariaga.

Kaleratuak: Astigarraga (38 minutuan) eta Segurola(40 minutuan)