ERROTAUNDI ISB 62 – RTE Jabugo AIB 49

img
Panaderuek

Eibarreko porrotaren ondoren, garaipena lortu zuten igandean ERROTAIUNDI ISBko jokalariek irundarren aurkako partiduan.

Sailkapenari begiratuz gero, irabazteko partidua zen igandekoa baina, aurkariak ez ziren besomotzak eta gizon puska galantak zirenenez, nahikoa lan izan zuten, garaipenerako bidea irekitzeko. Partiduak lehen zatian bide ona hartu zuen, joku azkarra erabiliz eta sistemetako blokeoak ondo irakurriz markagailuan abantaila polita lortu zuten 18-11 lehen hamar minutuetan. Bigarren zatia berriz, gauzak zeharo aldatu ziren, denboraldiko zatirik txarrena jokatu zuten, ez zuten ezertan asmatu eta aurkariek kontraerasoan puntu dexente sartu ondoren, 6-16 partziala, atsedenaldira hiru puntu azpitik iritsi ziren. Baina bigarren zatiko txakalaldiaren ondoren, gogo biziz atera ziren hirugarren zatian eta markagailuari buelta eman zioten. Defentsan oso ondo ibili ziren, aurkariek zati honetan lau puntu bakarrik egin zituzten eta erasoan ere fin ibili ziren19 puntu lortuaz zati honetan, markagailuan 43-31 utziaz. Laugarren zatia parekatua izan zen, aurkariek hiruko jaurtiketa pare bat sartu zituzten jarraian baina, hala ere, garaipenak ez zien aldegingo Errotaundikoei, Ander Arruti “Oriyo” eta Jon Ibarzabalen saskiraketei esker. Garaipen garrantzitsu honi esker sailkapeneko seigarren lekuan dago kokatua Errotaundi ISB taldea, hurrengo igandean Andoainen jokatu beharreko partidua prestatzen.

Saskiratzaileak: Aldanondo (7), Uranga (4), Urbizu (17), Bueno (6), Agirre (5) – haserako bostekoa – Hernandez (3), Ibarzabal (7), Arruti (6), Aldalur (5) eta Sudupe (2).

Partzialak:
1. Zatia: 18-11
2. Zatia: 24-27 (6-16)
3. Zatia: 43-31 (19-4)
4. Zatia: 62-49 (19-18)