Lan Mobel ISB 95 - AB PAS Pielagos 76

  • EBA
  • 2009/02/01
  • Iraurgi SB
img
Edgar San Epifanio, jaurtiketa pertsonalean

Jardunaldi borobila irten zitzaion larunbatean Lan Mobel ISBri. Urbietaren berragerpen txukuna, Epiren debut bikaina, partiduko garaipena eta hau guztia gutxi balitz ligako bere arerio zuzenen porrotak, egun ederra Iraurgiko zaletuentzat.

Larunbata zoriontsu amaitu zen Iraurgiko zaletuentzat. Pielagosen aurkako neurketari gogotsu ekin zioten Txakartegiren mutilek, eta 5. minuturako (20-6) ezarri zuten markagailuan. Lehen laurden horretan bikain aritu zen Aranbarri, eta (28-17) zelarik iritxi ginen laurden honen amaierara.

Bazirudien partidu erraza izango zela Iraurgikoentzat, baina bigarren laudenean gauzak nahiko zail jarri zizkiguten kanpotarrek, Jaime Garcíak 3ko 3 jaurtiketa jarraian sartu ostean (30-26) jarri baitzuen markagailuan. Laurden hau (47-41) amaitu zen.

Hirugarren laurdenaren haseran urduritasuna zen nagusi ikuslegoen artean, baina Epik zekulako ikustaldia eskaini zigun 11 puntu jarraian sartuaz, eta partidua hautsitzea lortu zuten (73-57) amaituz laurden hau.

Azken laurdenean lasaiago jokatu zuten etxekoek markagailuan zegoen errenta ikusirik, eta berriz ere Aranbarrik eta J. Leonek jokaldi politak egin zituzten taldekideen laguntzaz, azkenik (95-76)an utziaz partiduko emaitza.
Beste garaipen bat Lan Mobel ISB taldearentzat, eta asteburu honetan sailkapenean gertutik jarraitzen ziotenak galdu dutela kontutan harturik, inoiz baino sendoago gelditu gara lidertzan.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 28 – 17
Atsedenaldian: 47 – 41
Hirugarren laurdenean: 73 – 57
Amaieran: 95 – 76


Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Ibargutxi (8), Arambarri (18), Osa (6), Martínez (12), León (17) -haserako bostekoa- Arcelus (2), Arruabarrena (4), Urbieta (6), Cavada (0), Epi (17) eta Alarcia (5).

AB PAS Pielagos: Ortiz De Pinedo (14), Gomez (0), Torres (5), Jenaro (12), Poe (15) -haserako bostekoa- Anillo (0), Perez (13), Garcia (13), Fernandez (0) eta Neila (4).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

P.D.
Aipatu beharrekoa baita ere gure Cheerleaderrek eskaini zizkiguten dantzaldiak kiroldegiko giroa animatuz. ZORIONAK NESKAK ETA JARRAITU HORRELA!!!