IKASI ISB 40 - Easo Haitza 63

img

Partidaren haseratik erakutsi zuten Donostiarrek IKASI ISB taldea baino hobea zela eta ez zion inongo aukerairik eman garaipena etxean gelditu zedin.

Larunbat goizeko partida zaila zela jakina zen, baina hala ere ezin da kantxara lo irten. Horrela, Easokoek partidaren hasera-haseratik erakutsi zuten beraien nagusitasuna. Arlo guztietan gaizki, ifarra galduta ibili ziren partida guztian zehar. Hurrengo partiduak irabaztea nahi badute, gogor entrenatu beharko dute, bestela sailkapeneko zuloan jarraituko dutelako.

Saskiratzaileak: Zubizarreta (0), Gurrutxaga (0), Amenbar (9), Badiola (0), Juaristi (11) - haserako bostekoa - Irulegi (9), Arregi (3), Odriozola (4) eta Arrieta (4)

Partzialak zatika:
1. Zatia: 7-19
2. Zatia: 17-29 (10-10)
3. Zatia: 28-44 (11-15)
4. Zatia: 40-63 (12-19)