Ganbara 41 - ERROTAUNDI ISB 63

img
Panaderuek

Igande goiz goraberatsu batekin hasita ere, garaipena lortuaz etorri ziren etxera Andoainen jokatu ondoren ERRROTAUNI ISBko taldekideak.

Igande goizez jokatu zuten Andoainen Errotaundi ISBkoek, hala ere, bidaiak izan zituen bereak, jokalari batzuk lo eta gero Andoainen kiroldegia ezin aurkitu. Ia beroketarik egin gabe hasi zuten partidua, eta haserako jaurtiketetan garbi ikusi zen, oraindik lo zeudela. Zonakako defentsa baten aurrean jokatu zuten partida guztia eta nahiz eta aurkariak ondo itxi, kanpotik min handia egitea lortu zuten. Defentsan berriz, txukun ibili ziren, erreboteetan nagusi izan bait ziren. Honenbestez hurrengo partida jokatzeko zain daude mutilak.

Saskiratzaileak: Aldanondo (2), Ibarzabal (18), Aldalur (15), Agirre (6), Kerjeta (0) -haserako bostekoa- Hernandez (2), Uranga (0), Urbizu (9), Arruti (5), Bueno (5) eta Sudupe (1).

Partzialak zatika:
1. Zatia: 9-14
2. Zatia: 14-28 (5-14)
3. Zatia: 28-42 (14-14)
4. Zatia: 41-63 (13-21)