Ferrol C.B. 72 - Lan Mobel ISB 67

  • EBA
  • 2009/02/08
  • Iraurgi SB
img

Aurreko asteko zortea alderantziz izan dugu asteburu honetan emaitzei dagokionez.

Galtzeaz gain, beste emaitzak ere aurka izan ditu oraingo honetan Lan Mobel ISB taldeak. Ferrolen ezin izan zuten azpeitiarrek beste garaipen berri bat lortu tamalez, taldeak orokorki partidu txarra jokatu zuen eta J. Leon eta A. Martinez nahiko ongi aritu arren oso bakarti egon ziren saskiratzeko garaian, amaieran (72-67). Denaden ez dugu ahaztu behar Txakartegiren mutilek sailkapenean aurrenak jarraitzen dutela bi partiduko abantaila mantenduaz bigarren sailkatuari, Santurtziri.

Lehen laurdena (18-14) amaitu ostean, bi taldeek bigarren laurden negargarria burutu zuten, (27-23) markagailuan zelarik iritsiz atsedenaldira. Hirugarren laurdena hasi eta berehala etxekoek hiru 3ko saskiratzeei esker 9-0 partzial bat egin zuten, (43-39)tik (54-39)ra pasatuz. Iraurgikoek 60na berdintzera heldu ziren baina azken uneko hutsegite batzuen erruz partidu garaipena aldegin zitzaien. Amaieran (72-67).

Partzialak:
Lehen laurdenean: 18 – 14
Atsedenaldian: 27 – 23
Hirugarren laurdenean: 54 – 39
Amaieran: 72 – 67

Saskiratzaileak:
Ferrol C.B.: Niebla (14), Villar (4), De La Vega (19), Pazos (21), Suarez (0) -haserako bostekoa- Martinez (3), Seco (0), Rodriguez (8), Gomez (0) eta Piñeiro (3).


Lan Mobel ISB: Ibargutxi (6), Osa, Arambarri (6), Martínez (20), León (15) -haserako bostekoa- Arcelus (2), Urbieta (4), Cavada (1), Lasa (2), Epi (5) eta Alarcia (6).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB