www.seky.es 86 - Lizuan.com ISB 72

img
Lizuan.com ISB

Beranduegi heldu zen Lizuan.com ISBren erreakzioa.

Sailkapenean aurreneko postuan dagoen talde baten aurka galdu zuen Lizuan.com ISBek. Hasera ona izan zuten Iraurgikoek abantaila txikiak lortuz markagailuan, baina etxekoen erreakzioa berehala etorri zen eta falta ugari atereaz Lizuango jokalariei aurretik jarri ziren seky taldekoak. Atsedenaldian partidua ia erabakita zegoen (47-26), eta hirugarren laurdenean 30 puntuko aldea izatera ere heldu ziren gazteiztarrak. Iraurgikoek etzuten burua makurtu eta azken laurdenean 11 punturaino murriztu zuten zaramaten desabantaila, baina azkenean 14 puntugatik galdu zuten partidua.



Partzialak:
Lehen laurdenean: 17 – 14
Atsedenaldian: 47 – 26
Hirugarren laurdenean: 68 – 39
Amaieran: 86 – 72

Saskiratzaileak:
WWW.SEKY.ES 86 (17+30+21+18): Bidondo (7), Rojo (14), Aguirre (3), Lopez (15), Mouliaa (0) -haserako bostekoa- Socias (3), Extremado (6), Ogueta (22), Bagazgoitia (3) eta Hierro (13).

LIZUAN.COM ISB 72 (14+12+13+33): Artola (7), Astigarraga (2), Segurola (3), Larrañaga (7), Gartzia (5) -haserako bostekoa- Zubizarreta (4), Azkue (19), Guridi (14) eta Odriozola(11).

Epaileak: J. M. Zugaza eta A. Villayandre.

Kaleratuak: Astigarraga (20 minutuan), Artola (26 minutuan) eta Segurola (40 minutuan).