ELIZATXO HERNANI K.E. 48 - SARRALLE ISB 80

img
Unai Bidasoro, lesionatuta azken asteetan

Larunbat honetan Hernani aldera joatea tokatze zitzaigun gure Infantil Txiki taldearekin, sailkapenean atzetik genuen taldea zen aurkaria baina badakigu partidu guztietan sufritzen dugula, gazteago gara, txikiago eta aurkari guztiak fisikoz indartsuago sentitzen dira gu baino eta neurketa apurtzea kostatu egiten zaigu

Aste honetan, aurretik esan bezala, lelengo hiru laurdenetan irabazten baina neurketa apurtu gabe eta azken laurdenean erabakia.

4-0 galtzen, 4-8 irabazten, 13-12 galtzen, eta laurden honen amaieran 13-16 gure alde, hemendik aurrera beti aurretik izan ginen markagailuan. Laurden honetan Unai Martinez izan zen markagailuan eutsi ziguena, 8 punturekin

Bigarren laurdenean momentu batean puntu batetara ipini zen aurkaria (23-24 bostgarren minutuan) baina atsedenaldian 30-38. Aipatu behar, laurden honetan Xabik 22tik 18 puntu sartu zituela

Hirugarren laurdenean 10 puntuko abantaila izan genuen txikiena, baita 18koa ere izan genuen 40-58, baina laurden honetako amaieran 46-58. Laurden honetan Gurru izan zen aroa handia ikusi zuena 20tik 16 puntu sartuz.

Eta iritsi ginen azken laurdenera, hasiera garrantzitsua izango zen ea neurketak ze norabide hartuko zuen ikusteko, eta 8-0ko partzialak partidua erabaki zuen eta beraien ahaleginak bertan behera etorri ziren. 22-2 ko partzialak guztia adierazten du. Amaieran 48-80.

ZERBAIT ESATEKO.
Arazo txiki bat daukagu, ez dago izenik aipatu beharrik,beraiek badakite, Batzuek korrika asko egiteko gogorik ez daukate, ez dakit nola deitu honi, alferkeria?, beste batzuk errieta saio bat entzun arte ez dira kokatzen non dauden edo zertan dauden, azpalditik gaindituta dauzkagun kontzeptuetan huts, beste batzuk berriz,.............., ez da naikoa mutil txintxoa, isila, etab...... izatea (gauza horiek benetan badituzue eta gurasoak arro egon daitezke dituzten semeekin) baina entrenatu eta jokatzeko orduan, saiatzea da gutxienekoa, hortik aurrera batzuetan gauzak ondo ateratzen dira eta beste batzuetan gaizki baina hori beste gauza bat da.

Bestela lan bikaina egiten hari zarete mutilak.

SASKIRATZAILEAK
U.Martinez(10), I.Domingez(2), D.Astigarraga, E.Azipitarte(4), I.Guerra(2), I.Goikoetxea(2), U.Vila(8), A.Etxeberria(7), J.Gurrutxaga(23), G.Gallarin, X.Oroz(22), A.Ibarguren