ERROTAUNDI ISB 61 – Erroibide 51

img
Panaderuek

Garaipen polita lortu zuten Errotaundikoek Irundarren aurka.

Igoera fasetik kanpo gelditu izanagatik, beren lana txukun betetzen jarraitzen dute ERROTAUNDI ISBk mutilek. Ez zuten asko antzeman iñauterien ajea igande arratsaldean jokatutako partiduan, nahiz eta partida hasiera nahiko kaxkarra eman, 0-7 partziala aurkarientzat, markagailuari buelta eman eta lehenengo zatian aurretik jarri ziren 12-11ko emaitzarekin. Bigarren zatiaren hasiera parekatua izan zen, baina kantxa osoko presioa eta zonakako defentsa bati esker, aldeak gora egin zuen Errotaundikoen aldera eta hala atsedenaldira 33-22 markagailuarekin iritsi ziren. Hirugarren zatia ez zen hain ona izan, aurkariek kanpoko jaurtiketekin min egin zien, baina hala ere Errotaundikoek zuten aldeari eutsi zioten eta aurretik jarraitzen zuten 43-37. Azken zatia ere parekatua izan zen, jaurtiketa libre asko izan ziren, Errotaundikoek 11 jaurtiketa egin eta 10 saskiratzeak asko lagundu zuen garaipena etxean gelditu zedin.
Hurrengo partida ostiralean jokatuko dute Lezon, irundarrak ez bezala, aurkari hauek ez dituzte ezagutzen, beraz partida zaila espero liteke.

Saskiratzaileak: Aldanondo (11), Uranga (0), Urbizu (8), Agirre (18), Kerejeta (0) – haserako bostekoa- Hernadez (2), Arruti (0), Bueno (9), Aldalur (9) eta Sudupe (4).

Partzialak:
1. Zatia: 12-11
2. Zatia: 33-22 (21-11)
3. Zatia: 43-37 (10-15)
4. Zatia: 61-51 (18-14)

Afizioari ere eskerrak, igande arratsaldetan Azpeitiko kiroldegira agertzeagatik.