ALOÑA MENDI 28-53 SARRALLE

Emaitza izan zen neurketa honen gauzarik onena

Larunbat honetan Oñatira joatea tokatu zitzaigun gure infantil txiki taldearekin.Kiroldegia aurkitzen izan genituen gure arazo txiki batzuk, batez ere entrenatzaileak eta berari jarraitzen ziotenak, baina ez genuen arazorik izan neurketara garaiz iristeko.
Ohizkoa ez den gauza bat gertatu zitzaigun partidu honetan, hirugarren laurdena galdu egin genuela, normalean gure laurdenik onena izaten dena, arraroa benetan.
Oso sartuta ekin genion neurketari, gogor defendatuz eta ahalik eta azkarren erasoan jokatuz, 0-9, 4-14 eta 4-22 lehen laurdenaren amaieran.
Bigarren laurdena pattalagoa izan zen guretzat, ez genuen baloia batere mugitu eta bakoitzak bere erara jolastu zuen, baloi asko galduz, prezipitazio haundiz, hala ere 10-31 adierazten zuen markagailuak atsedenaldian.
Hirugarren laurdena galdu egin genuen, zonakako defentssa bat jarri ziguten Oñatiarrak eta ez genuen apurtzen jakin, horrez gain abiadura ere eze zen betikoa izan. Motel kontraerasoan eta arazoak zonakako defentsa apurtzeko, beraz larri laurden honetan. 19-39 hirugarren laurdenaren amaieran gure alde.
Neurketa erabakita zegoen baina ea zer nolako zentzazioarekin amaitzen genuen neurketa, zen jakiteko zegoen gauza bakarra, ba............., "sin mas" esan genezake azken laurdena ere. 28-53 amaieran gure mutilen alde.
Partiduko gauzarik onena emaitza izan guretzat. Txepel ibili ginen, txepel, baina orokorrean txapelketa polita egiten hari zarete.

SASKIRATZAILEAK
U.Martinez(12), Mendiluze(), I.Domingez(2), I.Galarraga(2), D.Astigarraga, E.Azipitarte(2), I.Guerra(4), I.Goikoetxea(), U.Vila(7), A.Etxeberria(), J.Gurrutxaga(15), G.Gallarin, X.Oroz(6), A.Ibarguren(5)