UPV Alava 69 - Lizuan.com ISB 76

img
Lizuan.com ISB

Garaipen berri bat etxetik kanpo.

Lehen laurdenean 17-0ko partzialean oinarritua egon zen Lizuan.com ISBen garaipena, (16-6) galtzen egotetik (16-23)an irabaztera pasa baiziren Lizuan taldekoak. Gainuntzeko partiduan etxekoak hurbiltzen ziren baina kanpotarrek behin ta berriro erreakzionatzen zuten partidua eskuetatik aldegin gabe kontrolatuz.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 16 – 23
Atsedenaldian: 32 – 39
Hirugarren laurdenean: 55 – 60
Amaieran: 69 – 76


Saskiratzaileak:
UPV ALAVA 69 (16+16+23+14): Gil (8), Carrera (7), Garcia R. (2), Valiente (2), Mendaza (9) -haserako bostekoa- Diaz de Argote (7), Perez (11), Garcia J. (3), Ibañez (6), Ramiro (10) eta Monreal (4).

LIZUAN.COM ISB 76 (23+16+21+16): Azkue (15), Astigarraga (23), Larrañaga (8), Gartzia (8), Segurola (2) -haserako bostekoa- Eizagirre (5), Artola (1), Guridi (4), Urbizu (0) eta Odriozola(10).


Epaileak: A. Valeta eta P. Marcos.

Kaleratuak: Mendaza (40 minutuan).