Lizuan.com ISB 77 - Ugeraga Sopelana 65

img
Lizuan.com ISB

Bizkaitarrek ezarri zuten partiduko erritmoa, baina Lizuan.com ISBkoek lortu zuten garaipena.

Etxekoek ia partidu osoan ezin izan zioten jokuari bizitasuna ezarri, eta horrek arazo ugari sortu zizkieten aurkarien saskian puntuak lortzeko unean. Sopelanakoek abantaila txikiak lortuz igaro zen aurreneko laurdena, eta bigarren laurdena berriz oso parekatua joan zen. Partidua hirugarren eta laugarren laurdeneko haseran erabaki zen etxekoen alde, hainbat baloi lapurtzeari esker.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 14 – 19
Atsedenaldian: 31 – 30
Hirugarren laurdenean: 49 – 46
Amaieran: 77 – 65


Saskiratzaileak:
LIZUAN.COM ISB 77 (14+17+18+28): Guridi (3), Urbizu (3), Astigarraga (4), Arruabarrena (29), Larrañaga (0) -haserako bostekoa- Azkue (3), Eizagirre (13), Artola (10), Odriozola (8), Gartzia (2) eta Irulegi (2).

UGERAGA SOPELANA 65 (19+11+16+19): Jauregi (2), Cabezon (21), Lorenzo (18), Leon (6), Ikaza (14) -haserako bostekoa- Calvo (0), Castro (2) eta Lopez (2).

Epaileak: J. M. Foj eta J. Perez.

Kaleraturik ez.