LORPEN HISTORIKOA, LAN MOBEL ISB-ek, LEB MAILARA IGOTZEKO FASEA JOLASTUKO DU

  • EBA
  • 2009/03/30
  • isb press
img
Lan Mobel ISB taldea

Ateak irekita izango zirela esan genuen larunbat honetan, jendeak parte hartzea nahi genuen egun historiko honetan eta benetan hartu zutela parte, bete bete egin zuten kiroldegia eta ia bukaeran larrialdia etorri zenean gogor animatu ere. Ezkerrak eman nahi ditugu, lorpen hau gure zaleena da eta beraintzat da, oraindik aurtengo denboraldia gustiz borobiltzeko egun garrantzitsuak datozte eta zihur gaude orain arte egin dezuen bezela zuek hor egongo zaretela Giro bikaina kiroldegian.

Lan Mobel ISBk EBA Ligako igoera fasea jokatuko du. Larunbatean Ventanas Arsan Estelaren aurka partida irabazi zuen, 78-74, eta garaipen horri esker Ipar Fasea jokatzeko aukera izango dute Jon Txakartegiren mutilek.

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak partidarako sarrerak doan ipini zituen, jarraitzaileen animoak lortzeko helburuarekin, eta kiroldegia 500 lagun inguruk bete zuten, horien artean Kantabriatik etorritako batzuk.

Talde gogor bat gainditu behar izan zuten Lan Mobelekoek; hala ere, hasieratik markagailuan aurretik ipini ziren. Lehen zatiko bigarren laurdenean 26-31ko aldea lortu zuten kantabriarrek, baina alde horrek ez zuen askorik iraun. Laugarren laurdena 42-38ko markagailuarekin amaitu zen.

Atsedenaldia eta gero, Iraurgiko mutilek erakustaldia eskaini zuten eta lehenengo laurdenean 65-50eko aldea lortu zuten, geroz eta girotuago zegoen kiroldegian. Baina oraindik partida ez zegoen erabakita: bukatzeko 19 segundu falta zirenean, kantrabriarrek partida berdintzea lortu zuten, 74-74. Orduan bi jaurtiketa libre sartu zituzten etxeko mutilek, garaipena eta Ipar Faserako txartela lortuz.

Garaipenari esker, Lan Mobel ISBk sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, 42 punturekin; C.B Santurtzi taldea bigarrengo postuan dago eta 39 puntu ditu. Datorren jardunaldian, Grupo Inec Zamoraren aurka jokatuko dute azpeitiarrek.

Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Arcelus (10), Urbieta (3), Cavada(0), Alkorta (5), Eñaut (0), Insausti (7), Aritz Martinez (24), Jorge León (15), Lasa (0), San Epifanio (12) eta Gorka (2).

Ventanas Arsan Estela: Javier Muñoz (8), Jorge Diego (0), Diego Fernández (0), Álvaro Lombera (7), Miguel Blanco (10), Sergio Rodríguez (9), Aser Rodríguez (0), Asier de la Iglesia (7) eta Jacobo Odriozola (33).

Albiste iturria: Uztarria

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB