Lan Mobel ISB 91 - C.B. Santurtzi 74

  • EBA
  • 2009/04/19
  • Iraurgi SB
img

Azpeitiarrak nagusi izan ziren Santurtziarren aurkako partiduan, neurketa handi bat jokatu baizuen Lan Mobel ISBek.

Txakartegiren mutilak derbiarekin nagusitu ziren, eta egun historikoa izan zen Lan Mobel ISBrentzat, atzoko neurketa irabazirik 4 partidutara utzi baidu bigarren sailkatua den Santurtzi taldea 3 partiduren faltan liga amaitzeko. Zalantzarik ez dago aurten burutzen ari den txapelketa bikainaz azpeitiko Iraurgi taldea, eta horren argibide hauxen da, liga EBA –A- multzoko txapeldun izatea lortu duela 3 partiduren faltan, Zorionak guztiei. Aurreneko postu honek eskubide bat ematen diote Iraurgikoei, hau da, igotze faseko partiduak azpeitian antolatzeko aukera izatea, beraz, ez da ez nolanahiko saria Lan Mobel ISBren zaletuentat.

Atzoko neurketan, Jon Txakartegiren taldeak ez zuen hasera egokia eduki, 2. minuturako 0-8ko emaitza baizegoen markagailuan. Baina etxekoek zorionez berehala erreakzionatu zuten eta lehen laurdena amaitzerako 2 puntura jarri ziren Iraurgikoak, (24-26).
Aurtengo partidu askotan bezala, bigarren laurdenean defentsa gogortu zuten Txakartegiren mutilek eta (25-14)ko partzial bat eginaz 9 puntuz aurretik jarri ziren atsedenaldirako. Ibargutxiren 3koak eta Osaren barnekaldiak aipatzekoak izan ziren laurden honetan, eta zer esanik ez Jorge Leonen lan ikaragarria, beste behin izugarrizko partidua burutu baizuen zenbaki aipagarriak utziaz neurketa amaieran, (16 puntu, 13 errebote eta 26ko balorazioa lortuz).

3. laudenean, partidua erabakitzeko asmoarekin irten ziren Iraurgikoak, eta baita lortu ere. 2. laurdeneko intentsitate berdinarekin jarraituz, (73-56) utzi baizuten markagailuan laurdenaren amaieran.
Azken laurdena nahiko lasaia izan zen azpeitiarrentzat, Santurtzi erantzuteko indarrik gabe geratu baizen Lan Mobel ISBren joku handiaren aurrean, amaieran (91-74).


Partzialak:
Lehen laurdenean: 24 – 26
Atsedenaldian: 49 – 40
Hirugarren laurdenean: 73 – 56
Amaieran: 91 – 74

Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Ibargutxi (18), Arambarri (5), Arcelus (6), Martínez (5), León (16) -haserako bostekoa- Osa (14), Urbieta (8), Alarcia (14), Cavada (4), San Epifanio (1), Arruabarrena (0) eta Lasa (0).

Santurtzi: Casado (11), Calbarro (6), Gómez (12), Hampl (16), Hernández (9) -haserako bostekoa- Mateo (7), Izkarra, McLaughlin (2), González (9) eta Del Pozo (2).


Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB