IRAGAZ ISB, EUSKADIKO TXAPELDUNA

img
Rubio eta Miguel entrenatzaileak

Denboraldi hasieran bagenekien talde hau ondo ibiliko zela, baina gure usteak ere gainditu egin dituzte, eta Gazteizen jolastu den Euskadiko Infantil txapelketan, Txapeldun suertatu da gure neska talde hau. ZORIONAK Rubio eta Miguel, egin duzuen lanarengatik. ZORIONAK Neskak, izan duzuen portaerarengatik, urte osoan lanean bikain, harrokeririk gabe eta talde polit bat osatzen dezutela erakutsiz. ZORIONAK gurasoei, guraso talde eredugarria osatzen duzue, taldearen gertu egon zarete beti, baina sentsu onean, zeren gertutasuna ez baita beti ondo ulertzen. ZORIONAK Iraurgi osatzen dugun guztioi, jakin badakigu txapeldun izan gabe gustora gelditzen, baina tartean behin lortzen diren txapelketak hauek balio handikoak izaten dira, oso tartekatuak izaten direlako

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas