Corazonoistas 30 - Iragaz ISB 41

img
Entrenatzailea

Gipuzkoako txapelketaren ondoren, Euskadiko txapeldun izatea lortu dugu.

Amaitu dugu denboraldia eta nola amaitu ere. Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, sari berezi bat bezala planteatu genuen Euskadiko txapelketa honetako parte hartzea. Presioa etxean utzi eta ilusioz prestatu dugu txapelketa hau, jakinik bertan talde gogorrak izango genituela, batez ere Bizkaiko txapelduna, Tabirako.

Ilusio horrek eta batez ere Tabirakoren aurka lortutako garaipenak, Euskadiko txapelketa irabaztea posible zela erakutsi zigun eta larunbat honetan Gasteizko Corazonistas taldeari irabazi ondoren, Euskadiko txapelketa irabaztea lortu dugu.

Baina gaur ez dut azken partidu horren kronika idatziko. Gaurko idatzi hau, eskerrak emateko erabiliko dut, zorionez pertsona askori eman behar baidizkiot eskerrak.

Lehendabizi, eskerrak nire laguntzaile finari, Migueli. Eskerrak benetan talde hau aurrera eramateko emandako laguntzarengatik.

Eskerrak ere eman behar dizkiot Xubiri, talde hau aurrera eramateko nirekin konfidatzeagatik.

Eskerrak, taldearekin lotura zuzenik izan gabe, urte guztian jarraitu gaituztenoi.

Eskerrik asko bene benetan,talde honetako nesken gurasoei. Une oro egon zarete taldearen barnean eta zuen beharra izan dudanean ez didazue hutsik egin. Zuen alabak, Euskadiko txapeldun izatea lortu dute, baina zuek erakutsi didazuen jarrerarekin, Munduko txapeldunak zaretela erakutsi duzue, oso giro positibo eta atsegina taldeari aportatuaz.

Baina eskerrik haundienak eta merezitakoenak honako hauentzat dira: MAIALEN BASTIDA, ALAIA AMUBIETA, EIDER ITURRALDE, JONE FERNANDEZ, MARIA DE JESUS, MAITE ZUBIZARRETA, MAITE AGIRRE, ITSASO ASTIGARRAGA, SARA ZABALETA, ANE AGUADO, MAREN ALBIZURI, SARA IBARZABAL, AINHOA OSA eta gurekin entrenatzen ibili diren MAREN LOIOLA eta MAITE LIZARAZU. Emaitza onak eta txapelketak irabaztea ondo dago eta denoi gustatzen zaigu, baina nik eskerrak ematen dizkizuet, urte guztian zehar erakutsi duzuen jarrerarengatik. Zuen jarrera bene benetan bikaina izan da eta entrenamenduetara etortzea gozada bat izan da. Beti prest entrenatzeko eta gauza berriak ikasteko. Saskibaloi talde bateko partaide baino, lagun talde bikain batean bihurtu zarete eta hori urtean zehar asko antzeman da.

JARRAITU HORRELAKO NESKA JATOR ETA SINPATIKAK IZATEN ETA SEGI GOGOR LANEAN...

DATORREN DENBORALDIRA ARTE...