KUTXA 3 X 3 II. TORNEOA

  • EBA
  • 2009/06/13
  • Iraurgi SB
img

Ekainak 20 larunbatean eta 21 igandean jokatuko da Sagües-en.

Kutxa 3 X 3 II. Torneoa “Saskibaloia Kalean” denboraldi amaierako saskibaloi zaleen festa ekitaldiaren barruan ospatuko da Donostiako Sagües auzoko “Jaula”-n eta Monpás Pasealekuko kantxetan (hiru kantxa eta sei saski guztira). Gizonezkoetan zein emakumezkoetan infantil, kadete, jubenil eta senior mailako jokalariek parte hartzeko aukera dute.

Hauexek izango dira mail desberdinak:

-Infantil: 12 eta 13 urte (1996 eta 1997 urteetan jaiotakoak).
-Kadete: 14 eta 15 urte (1995 eta 1994 urteetan jaiotakoak).
-Jubenil: 16 eta 17 urte (1993 eta 1992 urteetan jaiotakoak).
-Senior: 17 urtetik gora (1991 urtetik aurrera jaiotakoak).

Jubenil eta Senior mailetako partidak larunbata 20an jokatuko dira eta Infantil zein Kadete mailetakoak igandea 21ean. Ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte izango da.

Izen-emateak ekainak 17 baino lehenago egin behar dira. Eransten dugun PDF-an azaltzen da izena emateko modua.
Fitxategi-eranskina : II Torneo Kutxa 3x3.

- II TORNEO DE BALONCESTO 3 X 3.doc.pdf