Lan Mobel ISBk garaipenarekin hasi du denboraldia

  • EBA
  • 2009/09/21
  • Iraurgi SB
img
Jon Txakartegi

Etxean 85-63 irabazi zuen Gazteizko Araberri Leclercen aurka. Sailkapeneko bigarren postuan daude azpeitiarrak.

Lan Mobel ISBk denboraldiko lehen bi puntuak eskuratu ditu, Gazteizko Araberri Leclerc taldearen aurka 85-63 irabazi ostean. Garaipenak sailkapeneko bigarren tokian kokatzen ditu azpeitiarrak, lehenengoarekin puntutan berdinduta. Partidu honetan arrobiko jokalari batek egin zuen debuta, Imanol Zubizarretak hain zuzen ere, beraz zorionak berari. Apurka apurka hasi dira etxean egiten ari diren lanaren fruituak agertzen.

Lehenengo laurdenerako azpeitiarrak aurretik ziren markagailuan (22-16). Jon Txakartegiren mutilak gazteiztarrak baino gehiago izan ziren eta atsedenaldian 44-25 aldearekin ari ziren irabazten. Atsedenaldia eta gero Araberrikoek partidako minutu hoberenak jokatu zituzten, markagailuko aldea 10 puntura murriztuz, baina handik aurrera partidako jaun eta jabe izan ziren azpeitiarrak.

Partzialak:
Lehen laurdenean: 22 – 16
Atsedenaldian: 44 – 25
Hirugarren laurdenean: 60 – 47
Amaieran: 85 – 63


Saskiratzaileak:
Lan Mobel ISB: Arambarri (14), Ibargutxi (5), Martínez (12), De La Iglesia (15), Lasa (15) -haserako bostekoa- Alarcia (3), Cavada (7), Osa (5), Ruiz (7), Quintana (2) eta Zubizarreta (0).

Araberri E.Leclerc Vitoria: Ortiz De Pinedo (16), Llano-Arana (16), Gorospe (2), Santamaria (1), Oyanguran (4) -haserako bostekoa- Arcelus (1), Fernandez De Las Heras (14), De La Torre (5), Fernandez De Retana (2), Saez De Cortazar (2), eta Gil (0).

Estatistikak ikusteko klikatu hemen: Iraurgi SB

Datorren asteburuan jokatuko dute denboraldiko bigarren partida, sailkapeneko lehen tokian dagoen Estelaren aurka, ea etxetik kanpo nola moldatzen diren Txakartegiren mutilak.


Albiste iturria: Uztarria