Ordizia 16 - 59 Dekoramic ISB

img

Gure ibilbideari jarraituz. Urte bat zaharragoekin izena ematea erabaki genuen, aurkari gogorragoak, handiagoak, kanasta eta baloi handiekin urtebete gutxienez daramaten jokalariekin, talde hobeak azken finean.

Baina zuen hobekuntza prozesuan onuragarria izango zelakoan egin genuen izenemate hori, noski zalantzak ere bagenituen baina aurrera egitea izan zen erabakia, jakinda zuen mailak ere merezi zuela, eta gauza bat esan dezakegu, zuen portaera eta ahaleginarekin edozein tokira joan daiteke, galtzea ere suertatuko zaizue, irabastea, noski irabazi ere egingo duzuela baina zuen entrenatzailea zuekin arro egoteko moduan dago (naiz eta Xubik beti aurkitu duen zerbait aserre moduan ibiltzeko) zeren ahaldezuen guztia egingo duzue beti. ZORIONAK NESKAK

ORDIZIA 16-DECORAMIK ISB 59

Bigarren laurden kaxkar bat salbuespen, neurketa polita jolastu genuena Ordizin.
Ainhoa Goenaga falta zela eta Ainhoa Bereziartua erdigaixorik zegoela, talde bezela jolastuz eta denok borrokatuz garaipen batekin itzuli ginen etxera.

LEHEN LAURDENA 2-11 irabazten
BIGARREN LAURDENA puntu batetara jartzea lortu zuten (10-11) baina laurden honen amaieran 10-21 irabazten
HIRUGARREN LAURDENA 14-39
AMAIERAN 16-59

SASKIRATZAILEAK
Carmen Olano (2), Maite Galdos(11), Ainhoa Bereziartua(6), Ainhoa Goenaga(), Ane Olarte(4), Mirari Ugarte(8), Ane Bastida(5), Maialen Altuna(), Ohiane Ucin(6), Miren Soraluze(4), Anne Berasategi(6), Maialen Iturralde(7).