LEK Eskoriatza 0 - Comercial Zabala ISB 50

img

Beste garaipen erraz bat, eta defentsan hobekuntza txiki bat, intentsitate aldetik behintzat.

Oraindik ez gara lehengo urtean amaieran ginen taldea, baina apurka-apurka bada ere badirudi une batzuetan gerturatzen ari garela. Denboraldi hasierarekin ez nago gustora, baina badirudi pixkanaka geure jokora hurbiltzen ari garela. Oraindik defentsa apur bat desordenatua dugu, baina astetik astera hobetzen badugu ez dago gaizki.

Partiduari dagokionez ezer haundirik ez, 15. minuturako akta itxita zegoen (0-50)eko markagailuarekin. Pena bat da orain arteko aurkariekin presioa ez probatu izana baina hemendik 2 astera izango dugu aukera lanean ongi ari algaren ikusteko. Aipatu erasoko tranzizioarekin oraindik arazo asko ditugula, lehenengo partiduan ain errez egiten genuen… Eta defentsan gauza berri batzuk sartu ditut eta ea aste honetan zer moduzko lana egiten dugun eta emaitzak ematen asten den.


Partzialak:
Lehen laurdenean: 0 – 32
Bigarren laurdenean: 0 – 50
Hirugarren laurdenean: ---
Amaieran: ---


Hurrengo astean beste partidu erraz bat, derbiaren zain lanean gogor jarraitu behar dugu, badakigu nola jolastu nahi dugun, orain lortzea falta da.