Comercial Zabala ISB 53 - Andraitz K.E. -A- 3

Derbian zein Comercial Zabala ISB ikusiko dugu?

LEK Arrasate 12 - Comercial Zabala ISB 109

2 partidu jokatu ditugu aste honetan, bata atzeratutakoa, LEK Arrasateren aurka, egundoko ridikuloa, eta bestea Andraitz-en aurka, argi izpiren bat edo beste ikusteko balio izan zuena.

Arrasaten ostiralean jolastutako partiduari buruz ez dut komentario askorik egingo, partiduko momenturik onena epaileak azken laurdenean txistua jo zuena izan baitzen. Ez intentsitaterik defentsan, ez rotaziorik, ez errebotea hartzeko asmorik, transizioan inor ez zen agertzen… benetan diot niretzat ridikulo bat izan zela, berotzearakoan 3x3an itxura hobea eman genuen partiduan baino.

Partzialak:
Lehen laurdena: 2 - 19
Bigarren laurdena: 8 - 49
Hirugarren laurdena: 12 - 89
Azken laurdena: 12 – 109

Emaitza (12-109), ez zituzten 12 puntu sartu behar, aukera gehiegi eman genizkien jaurtiketen ondoren, eta guk ere huts asko egin genuen erasoan, bada garaia saski azpian bakarrik gaudela denak ez baina, %90a behintzat sartzen hasteko. Baina emaitza ez da garrantzitsua, jolastean izan genuen jarrera da gustatu ez zitzaidana.


Comercial Zabala ISB 53 - Andraitz K.E. -A- 3

Larunbatean jokatu genuen partiduari dagokionez berriz Lorea gripea dela eta, eta Naroa eta Maite izan ziren bajak, azken biak kadeteekin irabazi zuten partidu garrantzitsu bat zuten arratsaldean. 8 jokalarirekin intentsitate gehiago jarri genuen, nahiz eta rotazio gutxiago egon. Defentsan pare bat rotazio on egon ziren, erasoko tranzizioan noizean behin agertzen ginen… ez zen gaizki egon. 2 hutsune haundi ditugula ikusteko balio izan zuen, bat errebotea, beti izaten da, eta bestea 1x1eko defentsan motelegiak garela.

Aste honetan hori hobetzen saiatuko gara eta ea zein Comercial Zabala ISB ikusten dugun larunbateko derbian: Baloi gosea duen talde agresiboa edo entrenatzaileak defenditu egin behar dela dioenez… baloiaren atzetik ibiltzen dena. Maria aipatu 2 partidu hauetan 18 puntu sartuaz partidu bakoitzean 2 laurden jolastuz eta 1x1eko defentsan hobetzen, rotazioetan apur bat galtzen den arren.

Partzialak:
Lehen laurdena: 31 - 2
Bigarren laurdena: 53 - 3
Hirugarren laurdena: ---
Azken laurdena: ---