Comercial Zabala ISB 60 – BKL 21

Espero nuena gertatu da, partidu “on” baten ondoren ridikulo galanta, betiko lekuan dugu burua.

Partiduko gauzarik onena egin ditugun pare bat transizio. Erasoan batzuk oso koldar jokatzen jarraitzen dugu, hau Aldalur “anderearentzat” doa, baloia bikain kontralatzen duzu, zergaitik ez diozu probetxua ateratzen? Errebotean… betiko kontua, ia denak gu baino handiagoak dira eta jaurtiketaren bat huts egin ezkero sartu arte edo guk falta egin arte jarraitzen dute, guk gora begira jarraitzen dugun bitartean. Handiak saski azpitik atera behar ditugu, bestela ez dugu erreboterik hartuko. Baina ezin dudana jasan da presioan nahi zuten bezala aldegiten zutela eta inor ez zen laguntzera irtetzen, Ipar Proiekt ISB taldekoak baino hobeak zirela zirudien… ez duzue baloi goserik, ez duzue anbiziorik… Aurkariak gu baino apalagoak direnean besoak jeixten ditugu, eta egunen batean gure mailako aurkarien aurka gauza bera egingo dugu eta orduan berandu izango da, bizio txarrak hartzen ari gara, hobeto esanda aspalditik ditugu, denboraldi guztian zehar gauza bera esaten ari naiz.

1.laurdena:
Erasoan huts asko, lehen 4 minutuetan saskiraketarik ez., (12-0).

2.laurdena:
Ez intentsitate, ez erreboterik hartu… (12-5) laurden honetan. 24-5 markagailuan.

3.laurdena:
Ongi hasi gara, txispa apur bat gehiagorekin atzean baina laurdena amaitzerako lehengora itzuli gara, (22-4). 46-9.

4.laurdena:
Ridikuloa borobildu beharra zegoenez… (14-12). 60-21 partidaren amaneran.


Egia nahi baduzue nahiago dut ez azaldu eta (20-0) galdu partidua horrela jokatu behar badugu. Denboraldi honetan egin dugun partidu dezenteena derbia izan zen, eta beste partiduak zer? Zer egin behar dugu Easo eta ISBren aurka soilik jokatu atzean espabilatuta jokatzeko? Bada garaia partidu guztiek 2p ematen dituztela, berdin balio dutela eta bakoitzean dena eman behar dela ohartzeko. Gauza ez da gehiegi eskatzen dudala, gauza da eman dezakezuena ez duzuela ematen. Denboraldi hau benetan txarra ari da izaten, galtzeko arrixkua dagoenean soilik espabilatzen gara, entrenamentuetan ere pare bat hitz esan behar pilak jarri aurretik, nazkatuta nago.

Aste honetako entrenamenduetara, presionatu, lagundu, hitz egin, rotatu, errebotea itxi… egin nahi ez duena ez dadila azaldu, alferrikako bidaia ez egiteko da, bai zuentzat eta bai niretzat.