UZ Goierri 40 – Comercial Zabala ISB 84

img

40 minutu eta 7 edo 8 onak, besteak ahazteko modukoak. Bakoitzak badaki zer edo non hobetu behar duen.

Azkenean jokatu genuen 2 aldiz atzeratu den partidua. “Opor” hauetan ezusteko handiak izan dira, niretzat ez, lanean gogor jarraitu behar dugula esaten digutenak. Gaurko partiduan ere hutsegite larriak, konzentrazio falta ikaragarrik… denetik egon da, eta ez dugu ikasten. Lehen 3 laurdenetan aldaketak egitea posible balitz uste dut mesa eta epaileak nazkatu ederra hartu beharrean izango zirela eskuak gurutzatzen. Beti norbait behar duzue momentuoro zer egin behar duzuen esateko, eta nazkatzen ari naiz, 2,5,10… aldiz baliteke, baina beti? Ez al zarete ezer ikasten ari ala? Agian ni naiz arazoa. Erasoan barkatzen dizuet, sistemak lantzen egon gara baina ez ditugu barneratuak, baina atzean… urte eta erdi daramat zuekin, beti gauza bera esan eta egiten, entrenamentuen %60-70a horri eskeiniz… eta hau ez da posible.


1. laurdena:
Erasoan eskerrak Maite zegoen… atzean Mariaren lana azpimarratu, beti laguntzeko prest, korrika egiten lehena… (6-28). Baina atzean relajazio asko eta presioan… lo jendea.

2.laurdena:
(16-14), dena esaten dut horrekin. (22-42)

3.laurdena:
(10-20). Saski azpian zain geldirik egotea alferrik da. (32-62)

4.laurdena:
(8-22). Kontraeraso gehiegi, balantzean oso gaizki, hobeto esan da ez zegoen, hori gogorarazteko ere hutsarte bat eskatu behar, (40-84).


Ridikulo bat gehiago aurtengo kolekzioa osatuz. Orain hasiko da benetako liga, horrela behintzat jai daukagu.